Museoari buruz
Euskal Itsas Museoa itsas ondareari balioa emateko gune bat da, ondare hori modu parte hartzaile, berritzaile eta hurbilean ezagutu ahal izateko.
Museoak programazio parte hartzaile eta kolaboratzaile baten aldeko apustua egin du. Programazio horretan ezagutzaren hainbat alderdi zabaldu eta partekatu nahi dituzten kolektiboek bultzatutako jarduerak jasotzen dira.
Hau da, museo ireki eta hurbilaren ereduari jarraitzen dion zentroa da Euskal Itsas Museoa, itsasoarekiko harreman afektiboaren bidez ezagutza lortzen laguntzen duena.
Museoaren jabetza Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Kultura, Lankidetza Gazteria eta Kirol Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historiko Artistikoaren, Museoen eta Artxiboen Zerbitzuari atxikita dago.


Eraikina


Lantaldea
Zergatik da itsasoa garrantzitsua zuretzat? Ideia horrek oso ondo laburbiltzen du.
- Zuzendari zientifikoa
Xabier Alberdi Lonbide
- Kudeaketa zuzendaria. Komunikazio arduraduna
Laida Canseco Etxabe
- Hezkuntza arduraduna. Bildumaren kudeaketa.
Aitor Buitron Perez de San Roman
- Mediazio arduraduna. Sare Sozialak
Maria Ocio Lopez
- Jendearen arreta
Gorka Lopez de Alda Ramos
Peio Urrutia Ochoa




























































