ERAKUSKETA BERRIA


Informazio praktikoa
TARIFAK
Museorako sarrera indibiduala
3 €
Taldeentzako tarifa. 5 lagun edo gehiago
2 €
Tarifa murriztua. Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak.
1,5 €
DOAKO SARRERA
Osteguna (jaiegunak izan ezik)
18 de mayo - Museoen Nazioarteko Eguna
Erakusketaren azken egunak: maiatzaren 31tik ekainaren 2ra
Kolektiboak:
- 14 urte bitarteko haurrak
- Gazte txartela
- ICOM
- Personas con discapacidad y acompañante
- Langabezian dauden pertsonak
- RGI, AGI edo PNC jasotzen duten pertsonak
Bisita gidatuak eskariaren arabera
Hezkuntza-taldeei zuzendutako bisita gidatua
2,5 € pertsonako
Tarifa orokorreko kolektibo eta taldeak, (hezkuntza-taldeak izan ezik) eta tarifa murriztua duten pertsonen bisita gidatuak
+1 € pertsonako
ORDUTEGIA
Asteartetik larunbatera
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igande eta jaiegunetan
11:00-14:00
Ekainaren 15etik Irailaren 15era: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
ASTELEHENA ITXITA
Itxita
Astelehenetan Museoa itxita izango da.
Urtarrilak 1, 6 eta 20 eta abenduak 25
Abenduak 24 eta 31: 10:00h -14:00h.
Zerbitzuak
Wifi.
Denda eta liburu-denda: Museoa irekita dagoen orduetan.
Ordaintzeko moduak: txartela eta eskudirua.
Haurtxoen aldagailua.
Gurpil-aulkia mailegatzeko zerbitzua.
Kokapena
Euskal Itsas Museoa - Museo Marítimo Vasco. Kaiko pasealekua, 24 - 20003 Donostia (Gipuzkoa).
Nola iritsi
Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan kokatuta dago, oinezkoentzako gunean, eta, beraz, ezin da ibilgailu partikularrekin gerturatu.
Inguruan Boulevard eta Okendoko aparkalekuak daude, baita Pasealeku Berriko TAO aparkaleku guneak ere.
Museoa hiriko bidegorri sarearekin lotuta dago. Bizikletentzako aparkalekua dago eraikinaren ondoan.
Museoa autobus geltoki batetik minutu gutxira dago eta taxiak Boulevard Pasealekuan daude.
Museoaren aurkezpen txostena


Bereziki zuretzat
Bisita pertsonalizatuak museoan eta museotik kanpo.
Jarduerak, abantailak eta tarifak.
Ikasi, kontsultatu eta parte hartu. Informaziorik behar izanez gero jarri gure lan taldearekin kontaktuan.
Zatoz museoa familian ezagutzera, eta baliabideak eta jarduerak eskaintzen dizkizuegu, haurrek eta helduek goza dezaten.
Gure hezkuntza-eskaintzak hezkuntza-maila guztietarako jarduerak eskaintzen ditu. Informazio gehiago behar baduzu, hitz egin dezakegu.
Irisgarritasuna
Irisgarritasun unibertsalarekin dugun konpromisoa dela eta, etengabe ari gara lanean museoa eta museoko programa guztiak pertsona guztiei irekitzeko. Gure Irisgarritasun Planak neurri irisgarriak pixkanaka ezartzea eta erabiltzaileen beharretara egokitutako bisitak eskaintzea biltzen ditu.
Gurpil-aulkia
Museoaren harreran gurpil-aulkia eskuragarri dago
Sarrera eta zirkulazioa
Museoak kanpoko arrapala bat du eraikinera sartzeko eta gurpil-aulkia duten pertsonentzat irisgarria da.
Igogailua
Barruko igogailu bat dago 1. eta 2. solairuetara sartzeko, ikusmenaren eta soinuaren gelditzea adierazita. Kabinatik kanpoaldearekin komunikatu daiteke ahots-mezuaren bidez.
Komuna
Museoak bi komun egokitu ditu lehen solairuan. Komun batean aldatzeko mahaia dago
Igogailua
Txistu hots erako seinale akustiko bat egitendu igogailua dagokion solairura iristean eta atera irekitzean.
Kabinako argiztapen maila egokia da.
BUCLE MAGNETIKOA
Museoak begizta magnetikoa du audiofonoa edo inplante koklearra erabiltzen duten pertsonentzat, jendaurreko mostradorean. Gainera, harreran, norberak erabiltzeko begizta magnetikoak eska daitezke, bisita gidatuaren kalitatea hobetzeko.
Laguntza txakurrak
Itsuak laguntzen dituzten gida-txakurrak, zerbitzu-txakurrak eta abisu-txakurrak ongi etorriak dira museora. Beheko solairuan ur-ontziak daude beraientzat.
IRISGARRITASUN KIT-A
Irisgarritasun-kitak hainbat laguntza tekniko ditu, ikusteko zailtasunak dituzten pertsonen irakurketa errazteko.
Pertsona guztien beharretara egokitutako bisitak eta esperientziak antolatzen ditu museoak. Bisita-aukerak eta programa erabilgarriak ezagutzeko, telefono honetara deitzea gomendatzen da: 943 43 00 51 eta/edo posta elektronikoaren bidez harremanetan jartzea:
hezkuntza@itsasmuseoa.eus
Museoak laguntza zerbitzua eskaintzen die horrelakorik behar duten pertsonei.
Ibilbidean zehar atsedenguneak ezarri dira.
Taldean bisita
GERTU KULTURA sarearen parte gara. Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonek gizarte-erakundeen bidez, kulturarako bidea errazteko elkartzen gara. Horretarako, topaguneak eta etengabeko elkarrizketak proposatzen ditugu kultura eta gizarte sektoreen artean: Gure jarduerak esteka honetan kontsultatzera animatzen zaitugu: Euskal Itsas Museoa - Gertu Kultura..
Museoko Irisgarritasun programa K6 Gestión Cultural ek bultzatu du, Elkartu (Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Gipuzkoa) eta beste eragileen laguntzarekin.
Newsletter
Harpidetu gure buletinera gure jardueraren berri izateko.
























































