Ciaboga

Ciaboga 12. zbk.

Urtea: 1935

Ciaboga aldizkariko 12. zenbakia. Aldizkari hau Domingo Bontiguik eta Luis Zuzuarreguik argitaratu zuten. Lehen etapako azken zenbakia izan zen. Espainiako Gerrate Zibilak eten egin zuen Ciabogara plazaratzea.

Ciabogari buruz

1924ko Kontxako Estropadetan lehen aldiz argitaratua, Ciaboga aldizkaria Espainia osoan arraun munduan espezializatutako lehen aldizkaria da. Ciabogak urtez-urte bildutako eduki horiek, gure itsas historia aztertzeko lehen mailako iturria osatzen dute. Lehen aletik hasita, XIX. mende amaieraz geroztik jokatutako Kontxako Estropadetako palmaresa edo euskal estropadetako patroi mitikoak diren Kiriko, Aita Manuel, Matxet edo Manuel Olaizolari eginiko elkarrizketak aurki ditzakegu, besteak beste.

Ehun urtetan zehar lau denboraldi izan ditu, iraupen ezberdineko etenaldiz tartekatuak.