Berriak
Beste albisteak
Emakumeen nazioarteko eguna 2021
Guillerma Iturriza, katearen azken maila?
Emakumeen nazioarteko egunean itsasoarekin lotura handia duten emakumeak ikusarazi nahi ditu Euskal Itsas Museoak, historiak ahaztuta dituenak eta gure herriko kale izendegietan aurkituko ez ditugunak.
Indarrean zeuden legeen, moraltasunaren eta gizarte ohituren arabera, emakumeek itsas jarduera gehienetan zuzenean parte har zezatela debekatua zegoen garaian, emakume askok oztopo horiek gainditu eta itsasgizonen bidaldiak finantzatu eta armatu zituzten. Salbuespenezko kasuak baino gehiago, emakume armadore, mailegu emaile eta enpresaburu horiek mendeetan zehar itsasoari oso lotuta egon zen biografia kate luzea osatu zutela azpimarratu nahi dugu.
Guillerma Iturriza ez zen izan itsas emakumeen kate horretako azken maila; izan ere, hainbatek itsasoaren alde lan egiten jarraitzen baitugu historia hori ahaztu ez dadin.