Berriak

Gure programa

Guztion itsasoa

Eduki digitalak

«Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat» erakusketaren esparruan, Euskal Itsas Museoak Guztion itsasoa proiektua plazaratu du Ane Irazabal freelance kazetariarekin lankidetzan. Ekimen horren helburua, XIX. mendeko migrazio fenomenoen eta gaur egungoen arteko antzekotasunen eta desberdintasunen inguruan gogoeta bat egitea da. Horrela, bai kazetariak bai museoak itsasoko migrazioak aztertuko dituzte, baita migrazioak sorrarazten dituzten kausak eta migratzaileak erakartzeko sareak ere.

Proiektuak hiru bideo ditu, eta banan-banan argitaratuko dira, asteazkenetan, apirilaren 14an hasita, museoaren Instagrameko Reels bideo formatuaren eta Youtubeko kanalaren bidez.

  • Itsas migrazioak: apirilaren 14ean (hurrengo bideo apirilaren 21ean)
  • Canal de Youtube

1. ITSAS MIGRAZIOAK

XIX. mendean milaka europar itsasoratu ziren etorkizun hobe baten bila, gehienak Ameriketako herrialdeetara joan ziren. XXI. mendean, berriz, milaka eta milaka migratzailerentzat itsasoan bidaiatzea da aukera bakarra. Itsas migrazioei buruz gehiago jakin nahi al duzu?

2. MIGRAZIOEN ARRAZOIAK

XIX. mendea korapilatsua izan zen. Iraultza soziala eta industriala bat-batean iritsi ziren eta aurreko mendeetako egitura ekonomikoak eta politikoak hautsi egin ziren. Prozesu horien ondorioz, jendeak migratu egin behar izan zuen.

XXI. mende honetan, migrazioak aurpegi asko ditu eta asko eta askok ezegonkortasun politikotik eta gerra zibiletatik ihes egiten dute.

3. MIGRAZIO SAREAK

XIX. mendean Ameriketako errepublika emantzipatu berriek herrialde berri horietara migratzaileak iristea sustatu zuten. Gainera, migratzaileak herrialde horietara erakartzeko eta eramateko enpresak zeuden. Askotan, han egingo zuten lanarekin ordaintzen zuten Ameriketarako bidaia.
XXI. mendean ikusten dugunez, Europak azken urteetan hormak eta hesiak eraiki ditu, mugak itxi egin ditu… Europak bidaltzen duen mezua honako hau da: «Ez zarete ongi etorriak»