Berriak
Aurkezpenak
“Hija del mar” eleberriaren aurkezpena
"Hija del mar" ("Itsasoaren alaba"), Espainiako historiako heroi bitxienetako baten historia kontatzen digun eleberri zoragarri eta hunkigarria.
XVIII. mendea. Kordobako Ana María del Sotok ihes egin zuen ezkontza behartu batetik eta maitasuna emateko gai ez zen aitarengandik, emakume batek inoiz bizi gabeko abentura bat abiarazteko: gizon gisa Espainiako armadan sartzea. Horrela munduan zehar ibiltzeko eta etsai adoretsu eta ausartei aurre egiteko ametsak bete zituen. Bidaia horretan, Ana Maríak, lehen maitasunaren estasia eta mina ezagutzeaz gain, bere ausardiaz baliatu behar izan zuen gizonen munduan bizirauteko.
Izan ere, mundu horretan, urrats faltsu bakoitza hondamendi handiena izan ziteken.
Itsas abenturetan adiskidetasunaren eta ohorearen balioak ezagutu zituen, baina baita indarkeria, beldurra eta traizioa ere.
Aurkezpen data Euskal Itsas Museoan: ekainaren 4a, ostirala, 19:00etan.