Berriak

Gure programa

MuseumWeek

Kultur entitate eta erakundeei zuzendutako online jaialdia sormenean oinarrituko da eta ekainaren 7tik eta 13ra bitarte izango da.

Zazpi egunez, MuseumWeek ekimenaren zortzigarren edizioak sortzaileak izatera gonbidatzen ditu kultura erakundeak eta publikoa, «7 egun, 7 gai, 7 traola» formularen bidez.

Sare sozialetan argitalpenak eginez eta ekitaldiak aurrez aurre zein online eginez, MuseumWeek 2021 ekimenak kultura publiko orokorrarengana hurbiltzea du helburu; konektaturik bizi den, baina kulturarekiko interesik ez duen online komunitate horretara iritsi nahi du; espiritu sortzailea eta sormenekoa sustatu nahi ditu, batez ere gazteengan, eta artistek gizarte aldaketaren sustatzaile gisa duten irudia indartu