Berriak

Bitxikeriak

Santa Maria Lurmuturretik Fortunara

Telesailaren oinarri den historia

Santa Maria Lurmuturreko gudua –Portugaleko hegoaldea– 1804.urteko urriaren 5ean gertatu zen. 4 britainiar fragata handik, aldez aurreko gerra adierazpenik egin gabe, zilarrez betetako Espainiako 4 fragata eraso zituzten. Las Mercedes hondoratu egin zen eta besteak harrapatu egin zituzten.

Combate Naval - Siglo XVIII-XIX
Combate Naval - Siglo XVIII-XIX

Borrokaren hasieran Las Mercedes fragata lehertu egin zen, tripulatzaile gehienak hil egin ziren eta zeraman altxor osoa hondoratu egin zen. Espainiako fragatak Montevideotik zetozen, eta 6.000.000 zilarrezko pesotik gora zeramatzaten.

Barraca y Muelles de Samuel Lafone
Barraca y Muelles de Samuel Lafone

Las Mercedesen kapitaina José Manuel de Goicoa y Labart zen. Donostian jaio zen 1757ean eta 19 urterekin armadan sartu zen. Gipuzkoako gainontzeko kapareak bezala, ohorea eta sakrifizioa zituen balore nagusitzat eta itsasoan hil arte borrokatu zuen.

Plano de la Plaza y el Puerto de San Sebastián
Plano de la Plaza y el Puerto de San Sebastián
Don Cosme Damián de Churruca y Elorza

1776an guardiamarina gisa sartu zen armadan, Cosme Damián Churruca (Mutriku 1761) bere herrikidearekin batera; azken hau urte bete geroago hil zen Trafalgarreko guduan. Patu bera izateaz gain, bi itsasgizonek hainbat espediziotan egin zuten topo.

1788an, Magallanes itsasarterako bigarren espedizio hidrografikoan parte hartu zuten bi itsasgizonek. Biak José de Mazarredo almirantearen eskuadran egon ziren; 1799 eta 1800 bitarte Bresten egon ziren, eskuadra blokeatua baitzegoen.

Isla de San Martín
Isla de San Martín

Itzuli ondoren, Goicoa brigadier izendatu zuten eta 1802an Cartagenako jeneral nagusiaren laguntzaile.

Fragata mercanter Todos los Santos
Fragata mercanter Todos los Santos

Mazarredo bilbotar almiranteak, Bilboko itsasadarreko herrietan sortu zen Zamakolada izeneko matxinada baketzeko negoziaketetan hartu zuen parte 1804ko uztailean. Koroak, azkenik, 4.000 soldadu bidali zituen Bizkaira, eta lehenengoak irailaren 21ean iritsi ziren.

Retrato del almirante D. José de Mazarredo Salazar

Bizkaiara bidaltzeko ziren gudari eta itsasontzien mobilizazio hori erabili zuen britainiar gobernuak Santa Maria lurmuturreko erasoa justifikatzeko aitzakia modura, neurriak hartzera behartzen zituela arudiatuz. Horrela piztu zen Espainiaren eta Ingalaterraren arteko gerra.

Vista de la Ciudad de Bilbao en Vizcaya
Vista de la Ciudad de Bilbao en Vizcaya