Erakusketak

Erakusketa

Itsas-geruzak

2024ko apirilaren 19tik abuztuaren 25era

Lekua: Museoko ganbaran

Hizkuntza: Eusk | Esp | Fr | Eng

Argazki makroen bitartez, gure eguneroko bizitzako objektuen xehetasun harrigarriak erakutsi nahi ditu artistak, batzuetan oharkabean pasatzen direnak eta herri baten nortasunarekin lotzen gaituztenak. Horrela, Getariako portuan dauden txalupa, gurdi, arraun edo hormetan aurkitutako, portuko itsas-emakume eta gizonen eraginez eta urteen joan etorriak, eguraldiak edo salitreak sortutako irudiak, agerian uzten ditu artista.

Arte-lan hauetan, denboraren iraganak sortzen dituen lerro, kolore, textura eta formez gozatuko dugu, eta bide horretan, ezkutuan dagoen gure identitatearekin bat egingo dugu,detaile sutilen bitartez.

PROGRAMAZIOA

Ezagutu erakusketarekin lotutako jarduera guztiak!

JARDUERA AGENDA

Erakusketari lotutako jardueren inguruko informazio guztia gure agendan