Erakusketak
Erakusketa
Mare Clausum erakusketa
2024ko uztailaren 5etik 2025eko azaroaren 2ra
Hizkuntza: Eusk | Esp | Fr | Eng
Historiaren hasieratik hainbat zibilizazio eta borrokatu izan dira itsasbideen eta itsas baliabideen ustiapenaren gaineko nagusigoa eskuratzeko lehian. Lehia horrek bizi-bizirik jarraitzen du gaur egungo geopolitika- eta ingurumen-arazoetan ere.
Gatazka hauek itsas ondare garrantzitsua sortarazi dute, gaur egunera arte iritsi dena. Erakusketa honek pieza multzo garrantzitsu bat biltzen du, hala nola, itsas guduetan eta koloniar gerretan erabilitako armak eta ikurrak, antzinako jabetza kolonialen mapak, itsasoz harainditik iritsitako objektu exotiko bikainak, nabigazio ozenikoetan funtsezkoak diren ohiko lanabes eta tresnak, eta abar.
Erakusketa honen helburua hausnarketa eragitea da: batetik, “norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden eta gaur egunean ere pil-pilean darraiten gai konplexuei buruzkoa eta, bestetik, Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak izandako erantzukizun erabakigarriaren ingurukoa.
PROGRAMAZIOA
Ezagutu erakusketarekin lotutako jarduera guztiak!
Erreserbapean
JARDUEREN AGENDA Erakusketari lotutako jarduerei buruzko informazio guztia gure agendan.
DESKARGAK