Erakusketak

Erakusketa

Moilak. Tradizioz Berritzaileak

2023ko otsailaren 16tik 2024ko urtarrilaren 26ra

Prezioa: DOAKOA

Hizkuntzak: Eusk | Gaz | Fr | Eng

Berrikuntza al da gure tradizioa?

Erakusketa honek azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eginkizun garrantzitsua biltzen du: batetik, etengabeko berrikuntza ekonomiko, sozial eta teknologikorako guneak izan dira; eta, bestetik, Euskal Herriaren bilakaera historikoan eragin zuzena izan dute.

#MOILA #PORTUA

Moila da Gipuzkoako kostaldean portuak izendatzeko gehien erabiltzen dugun hitza.

Portuak ezinbesteko bitartekoak dira itsasotik lurrera eta lurretik itsasora iritsi ahal izateko. 

Egoera ekonomiko, politiko eta diplomatikoen arabera ireki edo ixten diren sarbideak edo ateak dira. Pertsonak, salgaiak, ideiak, proiektuak eta kulturak lekuz aldatzeko tokiak dira, bai eta beste testuinguru sozioekonomiko, politiko eta kultural batzuekin elkartzeko lekuak ere.

Aldi berean, babeslekuak eta egonlekuak dira, bai ontzi propioentzat eta arrotzentzat, baita, lehorrean garatu arren itsasoari hertsiki lotuta dauden industria- eta zerbitzu-jarduera ugarientzat ere. Milioika emakumeren eta itsas familien ekonomientzako euskarria dira.

Moilak_Web (1)

Museoko funtsetatik eta hainbat erakundetatik (Gordailua, Aquarium, Euskadiko Filmategia, ZIIZ, Guascor S.A., eta Getariako Arrantzaleen Elkano Kofradia) datozen hainbat maketa, makina, arrantza-aparailu, koadro, grabatu, eskultura, argazki, film, pieza arkeologiko, dokumentu eta abar ezagutu!

PROGRAMAZIOA

Ezagutu erakusketarekin lotutako jarduera guztiak!

Erreserbapean

Topaketa

ONTZIRATU ZAITEZ...

JARDUEREN AGENDA

Erakusketari lotutako jarduerei buruzko informazio guztia gure agendan.