Iraganeko Erakusketak

ERAKUSKETA

Emakumeak eta Itsasoa

2019ko urtarrilaren 29tik 2016ko azaroaren 19ra

Aldi baterako erakusketa honek emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harremana ezagutarazi zion jendeari, antzinatik itsas munduaren imajinarioan eta mitologian bete zuten lekua ahaztu gabe. Erakusketak eskaintzen duen hurbilketa ikuspegi orokor batetik abiatzen den arren, arreta berezia eskaintzen dio euskal kostaldeko errealitateari.

Emakumeen eta itsasoaren arteko harremana sakona eta oso anitza izan da historian zehar. Itsas ekonomiaren esparruan, beren ahalegina eta antolaketa gaitasuna izan ziren emakumeek mendeetan zehar egindako ekarpen nagusiak. Beren lanarekin, arrantzale zein itsas komunitateetan garrantzi handikoak diren hainbat gizarte izaerako alor ere bete izan dituzte. Itsas jardueretan emakumeen parte hartzearen garrantzia eztabaidaezina den arren, ekarpen hau aintzat hartzeko orduan, ukaezina da gabezia handia dagoela.

[soliloquy id="5283"]