Iraganeko Erakusketak

ERAKUSKETA

Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat

2021eko otsailaren 3tik ekainaren 13ra

Euskal Itsas Museoak Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak produzitutako «Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat» erakusketa aurkeztu du, emigrazio fenomenoaren inguruko XIX. mendeko eta gaur egungo begirada bikoitza.

Erakusketa horri izena eman dion «Leopoldina Rosa» fragataren espedizioa Baionatik abiatu zen euskal emigratzailez beteta eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen 1842. urtean. XIX. mendeko euskal migrazioa eta gaur egun gertatzen ari diren migrazio prozesuak aztertzeko ardatz gisa balio du bidaia horrek.

Gainera, museoak Zumalakarregi Museoaren emigrazio proiektua osatu nahi izan du migrazioaren fenomenoa itsasoaren ikuspegitik landuz.  Erakusketak hainbat tokitatik Gipuzkoako kostaldeko herrietara migratu duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu: marinelak, arrantzaleak, saregileak eta sukaldari bat.

Leo eta Dinarekin odisea

Erakusketarekin lotuta, museoaren lehen solairuan, Euskal Itsas Museoak lehen aldiz jolas esperientzia bat diseinatu du haurrentzat.  «Leo eta Dinarekin odisea» esperientzia bat da. Museoak, jolasaren bitartez, migratzaileek egiten duten bidaiaren inguruan hausnarketa bat egitera gonbidatzen ditu gazteak. Nolako harrera egiten zaie migratzaileei iristen diren herrialdeetan? Guri harrera berbera egitea gustatuko al litzaiguke? Partaide bakoitzak bere ontziratze txartela jasoko du museoko sarreran, eta odisean aurrera egiteko jarraibideak eta urratsak aurkituko ditu bertan. Leok eta Dinak abentura honetan gidatuko dute 2090eko Donostiara iristen den gazte bisitari bakoitza. Hiri idor eta babesgabea da, eta bertatik alde egitea komeni da. Eta migrazioa hasten da.
[soliloquy id="5273"]