Iraganeko Erakusketak

ERAKUSKETA

Ozeana

2019ko uztailaren 4tik irailaren 19ra.

Museoko Ganbara aretoan itsasoari loturiko eskulturen erakusketa kolektibo bat egin zen. Erakusketan 6 artista garaikideren lanak ikusi ahal izan ziren: Guillermo Olmo, María Cueto, Marijose Recalde, Dora Salazar, Gotzon Huegun eta Régis Pochelu artistenak, hain zuzen.

Ozeana sei artisten proposamena da, eta itsasoaz duten ikuspegi berezia eta desberdina komunikazio ozeano estilistiko berdinean bateratu, erlazionatu eta uztartu zuten. Bategiten eta konektatzen duten materia, teknika, lengoaia eta estiloen bitartez adierazitako sentipen, sentsazio, emozio, pentsamendu eta ideia multzo bat da Ozeana.

Artistas de exposición Ozeana en Euskal Itsas Museoa

Artistak:
Guillermo Olmo, Maria Cueto, Mari Jose Recalde, Dora Salazar, Gotzon Huegun y Remi Pochelu