Bigarren Hezkuntza
La Jarana Pista Jolasa
Donostiako portua eta La Jarana auzoa ezagutzeko 10 pista ebatziko ditugu. Arrantzak eta merkataritzak portuan zein hirian eragin dituzten aldaketak ikusiko ditugu.
Pasaiatik Ternuara
Euskal arrantzaleek Ternuako uretan lau mendez egindako jardueran murgilduko gara.
Balea Bi
Esperientzialtasuna ardatz bezala eta mugimenduaren bidez, balearen ezaugarriak eta euskal baleazaleen lan moduak ezagutuko ditugu.
Baga eta Boga
Musika eta soinuak portu baten bizitzaren parte dira. Bertako lanbide bakoitzak bere soinua du eta horixe interpretatuko dugu, hain zuzen ere.
Abordatzera
Ipuinetatik haratago, kortsarioak gure kostaldeko historia sozial eta ekonomikoan aktore nagusiak izan dira.
Ontziratu zaitez Lehenengo Mundu Biran!
Online tailerra hiru saiotan banatzen da. Bertan, Juan de Zubileta eta Andres de Urdaneta pertsonaiek Juan Sebastian Elkano eta Lehen Mundu Biraren abentura handia aurkeztuko dizkigute.