Monografiak


Zoriontasunaren bilaketa Euskal ekarpena Estatu Batuetako independentziari
VVAA, 2018
Argitalpen horrek "«Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari» aldi baterako erakusketaren testuak jasotzen ditu. 2018. urtean museoan ikusgai egon zen.
Euskal Herriaren eta sortzen ari zen AEBren arteko lotura estuak ezagutaraztea dute helburu argitalpenak zein erakusketak. Gure itsas historia aberatsaren gertakari nagusienetako bat osatzen dute eta historia unibertsala deitzen diogunari Euskal Herriak egindako ekarpen garrantzitsuenetako bat da.
Monografiei buruz
Untzi Museoak jarduera editorial bat egiten du (liburuak eta liburuxkak) batez ere ekoizten dituen aldi baterako erakusketekin lotuta. Etengabeko eta kalitatezko produkzio editoriala mantentzeko ahalegina da, zalantzarik gabe, museo honen bereizgarrietako bat.