Iraganeko Erakusketak

Erakusketa

Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea

2022ko otsailaren 1etik 2023ko urtarrilaren 8ra

Sarrera: DOAN

Hizkuntza: Eusk | Esp | Fr | Eng

1761etik aurrera hamabost urtez Indiako Ozeanoko irla ia mortu batean abandonatuta utzi zituzten Madagaskarreko 80 esklaboen historia biltzen du. Itsas-kartzela bihurtu zen uharte horretan, urtez urte, beren estualdi eta larriminaren kontakizun isila laga zuten.

Historialari eta arkeologia talde bat haiei ahotsa ematen saiatu da eta, honela, gizateriaren historian orain arte ezezaguna zen gertakari bat berreskuratzen.

Tromelin-1

Azken finean, ”Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea”k, ikus-entzunezkoen, objektu arkeologikoen, maketen eta material grafikoen bidez, sufrimendu eta giza-ustiapen historia latz bat agerian uzten du uhartean egindako ikerketa arkeologikoen ondoren. 

Erakusketa Frantziako Nantesko Historia Museoaren eta Institut national de recherches archéologiques préventives-aren (Inrap) arteko koprodukzioa da, eta Frantziatik kanpo ikusi ahal daiteken lehen aukera izango da.

MUSEO FAMILIAN

Familiek erakusketa modu librean bisitatu ahal izango dute, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako doako mapa baten laguntzarekin. Mapa museoaren harreran egongo da eskuragarri, museoa irekita dagoen orduetan.

PROGRAMACIÓN

¡Descubre toda las actividades ligadas a la exposición!

AGENDA DE ACTIVIDADES

Toda la información acerca de las actividades ligadas a la exposición en nuestra agenda.