Erakusketak
24H Egun bat Victoria ontzian
Ontzian erakusketak ontziko bizitzaren xehetasunak biltzen ditu, eta mundua aldatu zuen itsas bidaian murgiltzen ditu bisitariak.
Read More#MUSEALIAK6
Oraingoan, Itsasotik erreskatatutako errotarria, eta Gipuzkoako kostaldeko jarduera ezezagunenetako baten historia kontatzen digu.
Read More#MUSEALIAK4
Musealiak-en edizio hontan Miracruz kaleko buzoaren historian murgildu gara. Agian ezaguna egiten zaizue bizilagun xelebre hau.
Read MoreLeopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat
Euskal Itsas Museoak Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak produzitutako «Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat» erakusketa aurkeztu du, emigrazio fenomenoaren inguruko XIX. mendeko eta gaur egungo begirada bikoitza.
Read MoreOzeana
Ozeana sei artisten proposamena da, eta itsasoaz duten ikuspegi berezia eta desberdina komunikazio ozeano estilistiko berdinean bateratu, erlazionatu eta uztartu zuten.
Read MoreEmakumeak eta Itsasoa
Aldi baterako erakusketa honek emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harremana ezagutarazi zion jendeari, antzinatik itsas munduaren imajinarioan eta mitologian bete zuten lekua ahaztu gabe.
Read MoreZoriontasunaren bilaketa
erakusketa honen bidez, gure itsas historiaren pasarte ia ezezagun bat ezagutarazi nahi da: Britainia Handiaren aurka 1776ean independentzia lortu arte Euskal Herriak emandako laguntza erabakigarria.
Read MoreJuan de Alcega, Jostun Unibertsala
Euskal Itsas Museoak Juan de Alcega ahanzturatik berreskuratu du, oroimenak ahaztu duen Gipuzkoako lehen mailako pertsonaia. Berea da Europa osoan estreinakoz argitaratutako joskintzari buruzko liburua.
Read MoreElkano, lehenengo mundu bira
Erakusketak gertakari garrantzitsu horren berrikuspen bat, beste ikuspegi batetik, Xabier Alberdi museoko zuzendariak egindako ikerketei esker eta erakusketa honetarako erabili eta sortutako baliabideei esker .
Read More#MUSEALIAK1
Euskal itsas Museoko Musealiak espazioan ikusgai jarri zuen lehen objektua 1867an belaontzi ingeles baterako egindako brontzezko kanpai bat da.
Read More